Demaseko arrakasta

Ubane Madera Zangitu 2021ko urr. 5a, 10:43
Hainbat herritar ilaran bonuak hartzeko zain, gaur goizean, martitzena.

Barikutik, erosketetarako bonuak hartzeko epea zabaldu zenetik, egunero sortu dira ilarak Kontzejupean bonu horiek eskuratzeko. Udaletik gogora ekarri dute herriko familia guztiendako daudela deskontu-bonuak, beraz, lasai ibiltzeko mezua helarazi du.

Urriaren 31ra bitarteko epea dago Udalak bideratutako 5 euroko deskontu-bonuak eskuratzeko. Herrian erroldatutako familia bakoitzak bina bonu eskura ditzake, udaletxeko harreran bertan, nortasun agiria erakutsita. 

Erabili, berriz, abenduaren 31ra bitartean erabili ahal izango dira bonuak, herriko edozein saltokitan, tabernatan, jatetxetan, baserritarren postuetan, artisauei produktuak erosten… bestela esanda, helbide fiskala Soraluzen bertan duten edozein negoziotan erabil daitezke bonuok.

Gogoan izan, 15 eurotik gorako gastua egin behar dela, 5 euroko bonua erabili ahal izateko.