Behera egin du langabeziak

Ubane Madera Zangitu 2021ko urr. 5a, 09:01

Iraileko datuen arabera, Soraluzen behera egin du langabe kopuruak. Hala ere, 2021eko bosgarren hilabeterik eskasena izan da joan denekoa eta Soraluzek segitzen du izaten eskualdeko tasarik altuena. Oro har, Mutrikun izan ezik, Debabarren osoan egin dute behera langabeziari dagozkion datuek.

2021a hasi zenetik, langabeziaren bilakaeran Soraluzen izaten ari zen beheranzko joera apurtu egin zuten abuztuko datuek. Orain, irailean, berriro ere behera egin dute datuek. Hala ere, udaberri hasierako datuen antzerakoak laga ditu ikasturte hasierak.

Ia guztiak 10etik behera

Debabarrenari begiratuta, Debak du langabezia tasarik baxuena eta Soraluzek, berriz, altuena. Hain zuzen, Eibar eta Soraluze izan ezik, gainerako herri guztietako langabezia-tasa 10etik beherakoa da. 

Hona hemen iraileko datuak, herriz herri:

  • Deba        174       6,67
  • Eibar        1.565   12,32
  • Elgoibar    501       9,24
  • Mendaro     86       8,46
  • Mutriku      214      8,24
  • Soraluze    252     13,50
  • Debabarrena  2.792     10,65       

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.