Gaurko datuen arabera eta eskualdeari begiratuta, une honetan, Soraluzen du eraginik handiena COVID-19 koronabirusak; azken zazpi egunotan, lau positibo detektatu dituzte eta herriko intzidentzia-tasa metatuta 300 pasakoa da.
Kontrara, Elgoibarren eta Deban zero positibo atzeman dituzte eta azken udalerri horretan, gainera, intzidentzia-tasa metatua ere zero da. Gainerako herriei dagokionez, nabarmen egin dute behera datuek, Mutrikun izan ezik.
Hona hemen irailaren 27tik urriaren 3ra bitarteko datuak. herriz herri.
- Deba 0 0
- Eibar 2 47,32
- Elgoibar 0 26
- Mendaro 2 94,56
- Mutriku 5 150,55
- Soraluze 4 301,96
- Debabarrena 13
"Bilakaera positiboa"
Bestalde, bihar martitzena, LABIren Aholku Batzordea elkartuko da. Iñigo Urkullu Lehendakariak esan zuenez, koronabirusari aurre egiteko neurriekin lotuta, “batzorde zientifiko-teknikoak emandako irizpenaren” araberako erabakiak hartuko dituzte biharko batzarrean. Lehendakariak gaineratu zuen pandemiaren “bilakaera positiboa” izaten ari den arren, “tentuz” ibiltzea komeni dela.