Honako bideoa partekatu du Soraluzeko Musika Eskolak, trikitixa taldearen jardunaren adibide. "Joan den ekainaren 6an izan zen lehenengo trikitixa ekitaldia, Trikitixa Eguna ezin izan baitzen antolatu urtero moduan. Baina debekuak zabaldu zirenean eta segurtasun neurriak hartuta, ekitaldi hori egin ahal izan zuten". Soraluzeko Musika Eskolatik bideoa aprobetxatu nahi dute adierazteko panderoko ikasleak behar dituztela talde txikia osatzeko. "Animatu eta apuntatu! Hasiberriak hobe!", diote.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.