Kaixo, Bittor!

Txaro Lete 2021ko urr. 4a, 11:44

Azken urteetan, astero bi aldiz elkartzen ginen. Lehenengoan plazan pentsioengatik borrokatzeko eta bigarrenean, kantuan egiteko, Plazentzian Kantuan taldean. Borrokan atseden bat merezi duzu, borroka gogorrena azkena izan duzu eta irabazi ezina, baina jarraitu kantuan musika bizia da-eta. Jakin ezazu, frontoian agurtu ondoren, lehenengo tragoa zuregaitik topa egiteko izan zela. Plazer bat izan da zurekin halako momentuak pasatzea. Eskerrik asko denagatik.

Agur Bittor. 

Lurrak goxo har zaitzala.

 

Oharra: Pil-pilean aldizkarian gutun hau berau Plazentzia Kantuan elkartearen izenean sinatuta argitaratu zen, oker. Txaro Letek bidalitako gutuna da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.