Sora Futbol Taldeko edozein mailatako ekipok Ezoziko Futbol Zelaian partida duen egunetan, zabalik izango da bertako taberna. 37 gazte eta haien gurasoak arduratuko dira zerbitzu hori emateaz, txandaka. “Gazteek ezin dute alkohola saldu, beraz, beti egongo da gurasoren bat eurekin”, esplikatu du gurasoetako batek.
Pintxoak ere bai
Asteburu honetan bertan zabalduko dute taberna. Kafeak, freskagarriak, edariak eta pintxoak, denetik izango dute. Partida ordua baino ordu eta erdi lehenago joan eta partida baino ordubete lehenago zabalduko dute taberna. Eta itxi ere berdin, partida bukatu eta ordubete inguru gehiago egongo da taberna zabalik. Futbol eskolako jardunaldia denean ere emango dute zerbitzua.
"Elkartrukea"
“Sorarekin elkartruke moduko bat egingo dugu. Orain partidetara ikusleak joan ahal direnez, taberna zabalik egotea komeni da. Gainera, neguan hotz handia egiten du eta asko eskertzen da taberna zabalik egotea. Hortaz, guk zerbitzu hori emango dugu eta futbol zelaiko aldagelen eta harmailen garbiketa ere egingo dugu; trukean, tabernan irabazten den dirua gazteen ikas-bidaiarako izango da”, esplikatu du I. A. gurasoak. “Hor ibai, taberna kudeatzeko interesa duen norbait azaltzen bada, gu hortik kanpora joango gara, noski”, zehaztu du.