‘Erabateko arrakasta!’

Ubane Madera Zangitu 2021ko ira. 29a, 11:37

Atzo, martitzena, 45 soraluzetar Errioxan izan ziren Itxaropena Nagusien Elkarteak antolatutako txangoan. Pandemia hasi zenetik egiten duten lehena da eta parte-hartzaileen esanetan, erabateko arrakasta izan zen. Argazkiak: Itxaropena Nagusien Elkartea.

Hamarretakoa, herrira eta bodegara bisita gidatua, bazkaria, karta-jokoa… denetik egin zuten atzo Bastida eta Guardia inguruetara joan ziren 45 soraluzetarrek. Goizean goiz joan eta iluntzean bueltatu ziren. 

Itxaropena Nagusien Elkarteak antolatutako txangoan joan ziren, pandemiako lehena eta ikusita zelako arrakasta izan duen, seguru laster errepikatuko dutela esperientzia.

Gainera, oraingoan bereziki daude pozuk, gurpildun aulkian dauden hiru lagun ere joan ahal izan zirelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.