Lehiaketarako gaia honako hau izango da: Landa eremuko emakumeak eta bizikidetza. Gai horren bitartez, Gipuzkoako emakume guztiak gogoeta egitera animatu nahi dituzte. Lehiaketan parte hartu nahi duten emakumeek euskarri grafiko bat (argazki, marrazki, irudi, collage...) eta euskarri grafiko horri loturiko hausnarketa-testu txiki bat aurkeztu beharko dituzte sariketara.
Antolatzaileek azaldu dutenez, adinaren araberako kategoriak bereiziko dituzte: 25 urtetik beherakoak, 25-55 urte artekoak eta 55 urtetik gorakoak. 600 eurokoa, 450 eurokoa eta 300 eurokoa.
Lau sari
Internetez eman beharko da izena, Landaolaren webgunean: landaola.eus/lehiaketa. Doakoa izango da. Lehiaketan parte hartzen dutenen artean, euskarri grafiko eta hausnarketa arrakastatsuenak hautatuko dituzte epaimahai baten eta publikoaren bidez. Epaimahai tekniko batek adin tarte bakoitzeko hiru lanik onenak aukeratuko ditu eta 600, 450 eta 300 euro jasoko dituzte hurrenez hurren saridunek.
Publikoaren saria ere izango da, hala ere: bi lagunentzako gau bat eta gosaria Gipuzkoako landetxe batean. Botoa ematen duten guztien artean berriz, hemen bertako produktuekin osatutako saski bat zozkatuko dute. Horrez gain, sarituekin bideo labur bat ere grabatuko dute eta abenduan estreinatuko dute, saritutako lanekin osatuko duten erakusketan.
Proiektuaren koordinatzaile Agurtzane Etxanizek ekimenaren nondik norakoak azaldu zizkion Goiena Komunikazio Taldeari: