0 KM KOMERTZIOAK

Arrate Young Living

BABESTUTAKO EDUKIA 2021ko ira. 29a, 10:00

Arrate Elizburu olio esentzialak eskutan.

Arrate Elizburu soraluzetarrak olio esentzialak eta toxikorik gabeko produktuak saltzen ditu: olio esentzialak, txanpuak, makillajea, elikagai osagarriak, jaboiak... Aromaterapia familia guztiarentzat.

Young Living olio esentzialak erabiltzen eta saltzen hasi da Arrate. Young Living 25 urte baino gehiago dituen enpresa da, liderra bere sektorean. Arrateren esanetan, "harrigarria da eguneroko arazoak (buruko mina, kolpeak, muskulu gogortuak, kasketak...) konpondu ahal izatea olio esentzialen moduko produktu naturalekin”.

Zer dira olio esentzialak?

Lurrunezko destilazioaren bitartez landareetatik ateratako esentziak dira, oso kontzentratuak, eta gure gorputzean nahiz inguruan eragiten dute, bai fisikoki, bai mentalki baita emozionalki ere. Modu askotara erabil daitezke: arnastuta, masajeetan, kosmetikoetan, elikagaietan, difusorean… eta konpondu nahi duzun arazoaren araberako dosiak daude.

Zerekin hastea gomendatzen duzu?

Nik gomendatzen dut hasierako kit-arekin hastea. Izan ere, kit horrek 12 olio esentzial dakartza, ningxia red edari antioxidatzilearen 2 monodosi, difusore bat, laginentzako potetxoak eta beste osagarri ugari. Gainera, horiek denak behar bezala erabiltzen ikasteko eta momentu guztietan lagundua sentitzeko, astero 3 bilera eskaintzen ditugu Zoom bidez.

Zeini interesa dakioke?

Bere ongizatea eta ingurukoena zaindu nahi duen edozeini. Interesgarria da toxikorik gabe bizi nahi duen edozein pertsonarentzat.

Nork erabil ditzake olio esentzialak?

Familiako edozein kidek erabil ditzake olio esentzialak. Haurrek, helduek eta baita animaliek ere. Hori bai, komeni da diluzio-taula bati jarraitzea.

Zein hizkuntzatan egiten duzu lan?

Nik euskaraz egiten dut lan eta informazio gidak euskaraz sortzen ditut: hasierako kit-a erabiltzen ikastekoa, toxikorik gabe garbitzearena, 'ikastetxera edota lanera itzulera olio esentzialekin' ebook-ak...

Informazio gehiago eta eskaerak

Idatzi bi helbide hauetako batera: esencial.elizmen@ gmail.com edo @esencial.elizmen (Instagram)