Odol emaile gutxi izan zen azken hitzorduan

Ubane Madera Zangitu 2021ko ira. 28a, 09:30

Natalia Atienza lehen aldiz odola ematen, Ioritz semea ondoan duela. Argazkia: Bixente Olaizola.

Makal samarra izan da hilabete honetako odol ateraldia. Barikuan, irailaren 24an zen hitzordua eta 28 herritar bertaratu ziren. “Ea hurrengoan marka hobetzen dugun” esan dute Soraluzeko Odol Emaileen elkartetik.

Sikiera, nahi baino emaile gutxiago bertaratu arren, barikuan odola ematera joan zirenen artean emaile berri bat ere izan zen eta hori beti da poztekoa. 

Hitzordu bakarra

Aurreko hitzorduan (uztailean) 30 lagunek eman zuten odola eta 42k, berriz, lehenagokoan. Izan ere, berez, Soraluzerako aurreikuspen-nahia izaten da 40 odol emaile bertaratzea.  

Aurten, hitzordu bakarra geratzen da odola ematera joateko: azaroaren 26.