Kejak eta eskarixak

Frontoiko domeketako egoera dela-eta kexua

Ubane Madera Zangitu 2021ko ira. 27a, 15:57

Botilak eta edalontziak frontoian.

Atzo goizean, domeka, frontoiko harmailetan eta jarlekuetan botilak eta edalontziak batu barik laga izanaz kexu da parean bizi den herritar bat. Egoeraren argazkiak eta eskari zehatza helarazi ditu. Kontatu du domeka askotan errepikatzen dela egoera bera.

Zapatu gauean frontoian egoten zaretenoi:

Badakit urte gogorra pasatu dogula eta denok daukagu sozializatzeko biharra. Orain tabernen ordutegixa luzatu da, baina hala eta be, oindiok badago jendia parrandan frontoian jarraitzen dabena. 

Ni parian bizi naiz eta nahiz eta batzuetan zarata pixka bat egon, momentuz ez daukat arazorik horrekin. Hori bai, ikusi igande goizeko argazkixa eta zuek esan ….

Uste dot garbitzailiek ez dabezela domeka goizetan lanik eitten, ez dakit, baina domeka askotan esnatzen da frontoia horrela.

Mesedez bakoitzak jaso deixela eta kontenedorera bota kontsumitzen dittuan botila, lata, papelak…

Hurrengo goizian frontoira doiazenek be merezi dabe horretaz gozatzia.

Eskerrik asko