Bikoiztu egin da intzidentzia-tasa metatua

Ubane Madera Zangitu 2021ko ira. 27a, 14:57

Azken aste honetan, joan den astean besteko herritarrek eman dute positibo COVID-19 koronabirusa detektatzeko probetan, zortzik. Eskualdeko gainerako herrietan, berriz, behera egin dute positiboek. Bestalde, azken bi asteotako joeraren ondorioz, bikoiztu egin da herriko intzidentzia-tasa metatuta. 

Atzo, domeka, izan ezik, joan den asteko gainerako egun guztietan detektatu zuten positiboren bat Soraluzen. Debabarrenari begiratuta, Eibarren ondoren, Soraluzen dago positibo gehien eta intzidentzia-tasa metaturik altuena da hemengoa, 400 pasakoa.

Hona hemen irailaren 20tik 26ra bitarteko datuak, herriz herri:  

  • Eibar   11      101,91
  • Elgoibar   3     77,99
  • Mendaro  0      0
  • Deba  0      18,34
  • Mutriku   3     282,27
  • Soraluze   8   402,62
  • Debabarrena 25 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.