"Plazentzian oso ondo saltzen da gazta"

Egoitz Unamuno 2021ko ira. 26a, 13:11

Gaur goizean, Debabarreneko lau gaztagileren gaztak izan dira salgai Plaza Zaharreko karpan: Mausitxa (Elgoibar), Egotza (Soraluze), Axeleku (Mutriku) eta Goienetxe (Mallabia). Askotariko gaztak eskeini dituzte: behi, ardi eta ahuntz esnez egindakoak, ketuak, naturalak, fuerteak, suabeak... Eta tantaka tantaka, herritar mordoxka bat pasatu da bertatik, gaztak probatu eta erostera. Iñaki Ansola Mausitxaren esanetan: "Plazentzian oso ondo saltzen da gazta. Askotan, holako azoka txikietan hobeto saltzen dugu beste azoka handiago batzuetan baino". 

Azoka Debabarreneko Landa Garapenerako Debemen elkarteak eta Soraluzeko Udalak antolatu dute gaztagileekin batera. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.