Lehenik, baserri inguruan barreiatuta dauden mahats-parra eta mahastietako kordak batu dituzte, 300 kilo inguru. Gero, mahats kordak hankekin zapaldu eta aleak ondo xehetu ostean, prentsatu egin dituzte tolare txiki batean, eta bertatik atera den zukua altzairuzko barrika batera bota dute.
Barrika zabalik laga dute, egun batzuetan, zikina bota dezan. Gero, itxi egingo dute eta, okerrik ezean, martxoan boteilaratzeko moduan izango da Boskoitxiko txakolin berria, auzolanean eta ilusioz egina.
Seguru txakolin horrek txinparta berezia izango duela.