Haurreskolako matrikulazio epea zabaltzear

Ubane Madera Zangitu 2021ko ira. 24a, 09:58
Hainbat ume Haurreskolan jolasten, ekainean.

Urriaren hasieran zabalduko dute Haurreskolan abenduan, urtarrilean edo otsailean hasi nahi duten umeendako matrikulazio-epea. 2020 eta 2021 urtean jaiotakoei zuzenduta dago eskaintza. Urrian edo azaroan hasi nahi duten haurrek, berriz, edozein momentutan dute zabalik izena emateko aukera dute.

Haurreskolan matrikulatzeko bi bide daude, online bidez www.haurreskolak.eus helbidean -hemen klikatuta jarraibideak- edo Haurreskolara bertara joanda.

Abendutik aurrera hasi nahi duten umeek urriaren hasieran egin beharko dute matrikulazioa, , hilaren 1etik 8ra bitartean. Urrian edo azaroan hasi nahi dutenek, berriz, edozein momentutan eman dezakete izena.  

Zerbitzu publikoa

Soraluzeko Haurreskola astelehenetik barikura, 07:30ean zabaltzen da eta 17:00etan itxi. Frontoian dago, musika eskolaren beheko partean -telefonoa -94375 13 32.

Haurreskolen Partzuergoko parte da Soraluzekoa, zerbitzu publikoa. Hori horrela, besteak beste, laguntzak ematen dituzte haien beharra duten familientzat.