Kejak eta eskarixak

Etengabeko ur jarioa

Ubane Madera Zangitu 2021ko ira. 23a, 12:59

Atxuriko parkeko igogailuaren irteeran dagoen etengabeko ur-jarioa dela-eta, kexua helarazi du M.M. herritarrak. Kontatu duenez, badira hainbat hilabete igogailu pareko paretako hoditik ura irteten dela. Horren ondorioz, igogailu irteerako zorua labainkor dago. Herritarrak gogora ekarri du igogailu hori pertsona nagusi askok erabiltzen duela.

Mesedeetako egoitzara igotzeko igogailuaren bigarren irteeran dago ur-jarioa. Paretan dagoen hodi batetik irteten da, baina ez dakite nondik. M.M. herritarrak esan duenez, udaletxean ere eman zuten egoeraren berri baina oraindik ez dute arazoa konpondu eta gainera, “konponbide zaila” duela esan zieten. 

Hark gogora ekarri du igogailu hori auzotarrek zein egoitzara doazenek erabiltzen dutela, beraz, jende nagusi askok, baita gurpildun aulkiei bultzaka ibiltzen diren beste askok ere eta gogora ekarri du etengabeko ur jarioaren ondorioz, lurra likintsu eta labainkor dagoela eta horrek erabiltzaileendako arriskua sortzen duela.