Zortzi positibo

Ubane Madera Zangitu 2021ko ira. 21a, 15:40

Azken astebetean, handitu egin da COVID-19a detektatzeko probetan positibo eman duten herritarren kopurua, guztira, zortzi positibo atzeman dituzte. Horren ondorioz, handitu egin da intzidentzia-tasa metatua eta orain, eskualdeko bigarren handiena da.

Soraluzen, barikutik hona atzeman dituzte positibo gehien, sei. Gainerako biak, berriz, joan den martitzenean.

Eskualdeari dagokionez, berriz, Mendaron eta Soraluzen izan ezik, gainerako herri guztietan behera egin dute datuek. Deba, adibidez, berde kolorean dago.

Hona hemen  irailaren 14tik irailaren 20ra bitarteko datuak, herriz herri:

  • Eibar  18       116,47
  • Elgoibar  4   225,30
  • Mendaro 0      94,56
  • Deba     0       55,02
  • Mutriku   8   376,36
  • Soraluze  8    251,64
  • Debabarrena  38

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.