(Eg)in memoria

2008ko eta 2012ko Merzed jaietako argazkiak

Egoitz Unamuno 2021ko ira. 18a, 15:47

2000. hamarraldiaren amaieran hasi ziren Errekalede eta Gipuzkoa Etorbideko auzotarrak Merzed jaiak antolatzen. Hasieratik jai herrikoi eta parte hartzaileak izan dira eta azken urte luzetan jende asko batu izan dute. Umeendako jolasak, erraldoiak, lehiaketa eta dastaketa gastronomikoak, su artifizialak, karta eta toka txapelketak, zezentxoak, berbenak... Zer ez dute antolatu izan plaza horretan... Pil-pileaneko artxiboan, 2008ko ediziokoak dira Merzed jaietako lehen argazkiak eta horiekin batera, 2012koak ere gehitu ditugu bilduma honetan, jaien partez, oroitzapenak berritzea ariketa polita delakoan. Gora Merzed jaiak!

Oharra: Jai batzordekoei galdetu diegu Merzed jaiak lehen aldiz zein urtetan antolatu ote zituzten eta erantzutekotan dira. Erantzun orduko gehituko dugu datu hori.  

Erlazionatuak

Mesedeetako jaiak gogoan

Egoitz Unamuno 2021 ira 18 Soraluze