Bi hilabetetik behin, astelehenetan egiten dituzte Irakurle Klubaren saioak, 19:00etatik 20:15era. Euskarazko liburu bati buruz berba egiteko elkartzen dira klubeko kideak. Uda osteko lehen saiorako Nerea Loiola idazlearen Epizentroa liburua landuko dute. Urriaren 4an, 19:00etan da hitzordua.
Ikasturte honetan saioetan parte hartu nahi duenak Udaleko Hizkuntza Politika Zerbitzura dei dezake (943 75 30 43).