Kejak eta eskarixak

Errekaldeko iturria ia ur barik

Erredakzioa 2021ko ira. 15a, 08:14

Errekaldeko iturria ia ur barik.

Azken egunotan, Errekaldeko iturriak apenas botatzen duen urik. Horrek kezka sortu du hainbat herritarrengan eta euren kezka Udalari helarazi diote, pentsatuz iturrirako ubidea trabatuta egon daitekeela. Bada alkateak jakinarazi du ubidea ez dagoela trabatuta eta iturrian ur gutxi datorrela mendian ur gutxi dagoelako. 

Horrez gain, Iker Aldazabalek gogora ekarri nahi izan du, han bertan, Atxuri parkean, badela beste iturri bat eta Errekaldekora ura etorri bitartean, herritarrek parkekoa erabil dezaketela alternatiba moduan.