Udako Euskal Unibertsitateak udazkenerako antolatu dituen ikastaroetarako matrikula zabalik dago

Silbia Hernandez Arrazola | etakitto.eus 2021ko ira. 14a, 12:00

Ikasleak UEUko ikastaro batean.

Udako Euskal Unibertsitateak 16 ikastaro prestatu ditu udazken honetarako, online, Eibarren eta Iruñean. Ikastaro guztiak euskaraz izango dira, edozeinek har dezake parte eta matrikula dagoeneko zabalik dago, Interneten (www.ueu.eus/ikasi/ikastaroak).

Online bidez eskainiko diren zortzi ikastaroak hauek dira: Sexu-hezkuntza lantzen haur hezkuntzan eta lehen hezkuntzan (irailak 27), Matematikak eskuratzeko zailtasunak: Diskalkulia (irailak 27), Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: produktibitatea hobetezeko metodoen oinarriak eta tresna digital lagungarriak (irailak 28), Eginen al dugu euskara ez sexista? (irailak 28), Proiektu bidezko metodologiak (irailak 29), Ikastetxeko espazioen erabileraren eta antolamenduaren azterketa genero ikuspegitik (urriak 4), Ikusmira aldatzeko feminismotik zelatan (urriak 4) eta Nola hobetu komunikazioa online bileretan (urriak 4).

Diruz lagunduta

Horiez gain, beste hiru Eibarren bertan, Markeskuan egingo dira: Bizipen tailerrak. Helduentzako psikomotrizitatea (urriak 2), Segurtasuna sarean (urriak 9) eta Emakume sexualitatea. Barneko kantua entzuten (azaroak 6). Eta, eskaintza borobiltzeko, Iruñean Bizitzaren amaieran arreta (urriak 2) izenburukoa egingo da.

Soraluzeko Udalak diruz laguntzen ditu UEUn egiten diren ikasketak, matrikularen %50a ordainduz.