Zapatuan atzeman zuten herriko azken positiboa. Hala ere, zazpi egunotan bik bakarrik eman dute positibo eta horri esker, intzidentzia-tasa metatua dagoeneko 75,49 da; joan den barikuan, adibidez, 301,96 zen.
Azken asteotako beherako joera horri esker, gaur gaurkoz, Soraluzekoa da Debabarreneko tasarik baxuena. Hala ere, eskualdean ere behera egin dute datuek, batik bat intzidentzia-tasa metatuari dagokionez.
Hona hemen irailaren 6tik irailaren 12ra arteko datuak, herriz herri:
- Eibar 14 196,55
- Elgoibar 21 363,95
- Mendaro 5 283,27
- Deba 2 128,37
- Mutriku 11 282,27
- Soraluze 2 75,49
- Debabarrena 55