Eguerdiko elkarretaratzean, hainbat salaketa egin dituzte, honakoak, besteak beste: Espainian, "energiaren prezioa Europako batez bestekoa baino %14 altuagoa” da; “maiatza bukatu zenetik elektrizitatearen prezioa %57 igo” da; PSOEko eta PPko “agintari asko elektrizitate enpresa handi horietan bikorkatu dira eta birkokatzen ari dira, urtean ehunka mila euroko soldatekin” eta EAJko “kide batzuek ere postu mamitsuak bete dituzte enpresa horietan”; “enpresa elektriko handien monopolioaren onurak eskandaluz handitzen” dira eta “Pedro Sanchezen gobernuak, PSOEren eta PPren aurrekoek bezala” ez duela “arazoa konpontzeko benetako borondaterik.
Publiko bihurtu
Gaineratu dute “energiaren prezioen arazoak egiturazko neurriak” eskatzen dituela “monopolio elektrikoarekin amaitzeko, zerbitzu elektrikoaren publifikazioa bultzatzeko, ekoizpena eta merkaturatzea deszentralizatuz, energiaren gehieneko prezioak finkatzeko eta akziodunen mozkinen banaketa eskandalagarria murrizteko, energiaren kostua merkatzeko”.
Protestak 70 herritan
Eta jakinarazi dute gaur egoera hori salatu dutela hemen eta Hego Euskal Herriko 70 herritan eta bide horretatik segituko dutela, konbentzituta baitaude “borroka” hori irabazi egingo dutela.
Gaur, 40 bat herritarrek parte hartu du elkarretaratzean.