Biodantza ezagutzeko aukera domeka goizetan

Egoitz Unamuno 2021ko ira. 13a, 10:30

Iraileko lehen domekan egin zuten opor osteko biodantzako lehen juntadizoa eta aurrerantzean, hamabost egunero, domeka goizetan elkartuko dira. Dagoeneko talde iraunkorra osatu dute baina bertara gehitu nahi duena “garaiz dabil eta zabalik dauzka ateak”. Hurrengo saioa, datorren domekan egingo dute, hilaren 19an, eta norbaitek biodantza ezagutu nahi izanez gero, “saio bat probatzeko” aukera du.

“Indartu osasuna, ongizatea eta bizipoza era erraz eta gozagarrian. Zatoz!”, dio antolatzaileek zabaldu duten oharrak.

Izena eman edota informazio gehiago jaso nahi izanez gero, deitu edo idatzi biodantzako bideratzailearen mugikorrera 665 239665 (Ainhitze).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.