Azken egunotan, nabarmen egin du behera COVIDari dagokion herriko intzidentzia-tasa metatua eta dagoeneko da 301,96. Irailaren 3tik atzo arte, herritar bakarrak eman du positibo koronabirusa detektatzeko probetan. Une honetan, herriko semaforoa laranja kolorean dago.
Ia guztiak laranja kolorean
Debabarrenari dagokionez, nabarmen egin dute behera datuek Deban; Elgoibarren, Mutrikun eta Mendaron, berriz, igo egin dira. Une honetan, Elgoibar da eremu gorrian segitzen duen udalerri bakarra. Gainerako guztietan, semaforoa laranja kolorean dago.
Hona hemen datuak, herriz herri:
- Eibar 19 243,87
- Elgoibar 25 485,27
- Mendaro 5 283,69
- Deba 4 256,74
- Mutriku 8 338,73
- Soraluze 1 301,96
- Debabarrena 62