Txangoak egiten hasiko dira Itxaropena elkartekoak, lehena Errioxara

Ubane Madera Zangitu 2021ko ira. 10a, 08:19

Guardiaren bista panoramikoa. Argazkia: Wikipedia.

Itxaropena Nagusien elkarteko zuzendaritzak pandemiaren eraginez eten behar izan zituzten jarduerak berreskuratuko ditu apurka-apurka. Horren erakusle, Errioxara txangoa antolatu dute irailaren amaierarako. Izen-ematea zabalik dago, irailaren 21era arte. Txangora joan ahal izateko, COVID-19aren kontrako txertoa hartuta izan beharko da.

Martitzenetan, 11:00etatik 12:00etara eta eguenetan, 11:00etatik 12:00etara eta 16:30etik 18:30era eman daiteke txangorako izena, nagusien elkarteko zuzendaritzaren bulegoan. Irailaren 21a da azken eguna. Prezioa, berriz, da 25 euro.

Bazkaria Bastidan

Xehetasunen arabera, 09:00etan irtengo dira Soraluzetik. Hiru lekutan hartuko dituzte bidaiariak:  Ezozibidean, Estaziñoan eta Olako zubian.

Ondoren, Bastidan geratuko dira, hamarretakoa egiteko. Gero Guardiara bisita gidatua egingo dute eta 14:30erako Bastidara bueltatuko dira, bazkaltzera. Menua bakoitzak aukeratuko du, izena ematean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.