Kejak eta eskarixak

Audiofonoa aurkitu dute kalean

Ubane Madera Zangitu 2021ko ira. 9a, 11:42

Udaltzaingora eraman duten audiofonoa.

Gaur goizean, eguena, herritar batek audifonoa aurkitu du kalean, erdiguneko igogailu baten ondoan. Goizean bertan eraman du Udaltzaingora eta bertatik Plaentxia.eus-era abisatu dute aparailua han dutela gordeta, galdu duenak jakin dezan eta bertaratu dadin. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.