Iker Aldazabal alkateak esplikatu duenez, zuhaitzei eman beharreko tratamendua udaberrian eman behar izaten da eta horrela egin dute aurten, “baina antza, ez da nahikoa izan”. Horregatik eta enpresa espezializatuak esandakoari kasu eginez, datozen egunotan, udal langileek kimatu egingo dituzte zuhaitzok.
Endoterapia
Horrez gainera, datorren urtera begira tratamendu berria ematea aztertuko dute, endoterapia. Laburbilduz, zuhaitzari likido bat sartzen zaio eta hark izerdiaren bitartez, hostoetaraino eramaten du likido hori. Hartara, intsektuak, hostoak jatean, akabatu egiten dira.