Gaur, herriko 500 ikasle baino gehiagok hasi dute ikasturtea Plaentxi Eskolan zein Soraluze BHI Institutuan. Bi kasuetan, jardun murriztua izango dute lehen eskola egunean. Ondoren, Plaentxi Eskolan, goizeko ordutegiari eutsiko diote harik eta irailaren 27tik goizeko eta arratsaldeko jardunarekin hasi arte. Institutuaren kasuan, berriz, ikasturte osoan jardungo dute ordutegi jarraian.
Osterantzean, aipagarrien artean, Plaentxi Eskolako ikasleek patio berritua estreinatuko dute gaur eta aipagarria da, baita ere, aurten, bertan handitu egin dela irakasle soraluzetarren presentzia: 40 irakasletatik 7 soraluzetarrak dira.