Kejak eta eskarixak

Bihartik, bingoa eguenero

Ubane Madera Zangitu 2021ko ira. 8a, 09:30

Bihar, irailaren 9an hasita, aurrerantzean, eguenero bingoa jokatuko dute Itxaropena Nagusien Elkartean. 16:30etik 18:30ak arte da hitzordua. Pandemia dela-eta, gehienez jota 50 lagun bertaratu ahal izango dira.

Pandemiak eragindako etenaldiaren ondoren, uztailean egin zuten lehen bingo hitzordua Itxaropena elkartean, segurtasun neurriak errespetatuz. Arrakasta handia izan zuen.

Orain, baldintzek lagatzen duten bitartean, eguenero bingoan jokatzen segitzeko asmoa dute. Parte hartu nahi duen edozein bertara daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.