Kejak eta eskarixak

Intsektu plaga Plaza Zaharreko zuhaitzetan

Ubane Madera Zangitu 2021ko ira. 8a, 08:20

Bi herritarrek jakinarazi dute Plaza Zaharreko platanondoetan plaga dagoela. Platanondoetako tigrea (Corythuca ciliata) motako intsektuak dira eta urtero azaltzen dira platanondoetan. Hostoen izerdiaz elikatzen dira eta sintoma ohikoena hostoen koloregabetzea bada ere, izurriterik indartsuenek zuhaitza lehor dezakete, uda amaieran hostorik barik lagata. 

J.I. herritarrak bidalitako bideoak erakusten duen moduan, zuhaitzetan egoteaz gain, inguruetara ere barreiatzen dira intsektuok, baita plazako terrazetan dauden herritarren gainera ere. Arrazoiongatik, dagoeneko eskatu diote Udalari izurriaren aurkako tratamenduren bat ezartzeko, ahal izatera, ekologikoa, noski.



ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.