Gaur argitaratutako datuen arabera, joan den asteko martitzenetik ez dute positibo berririk atzeman Soraluzen. Martitzenean atzeman zuten azkena.
Beraz, astebetean irauli egin da COVID-19 koronabirusak herrian duen intzidentzia. Izan ere, joan zen astelehenean, 20 positibo zeuden kontabilizatuta eta goranzko etengabeko joera ikusten zen. Orain, berriz, positiboek nabarmen behera egiteaz aparte beheranzko joera gailendu da.
Positibo kopuruaren beherakada horrek, noski, intzidentzia-tasa metatuaren beherakada ere ekarri du. Joan zen astelehenekoa zen 780,07 eta gaurkoa, berriz, da 528,43.
Eskualdean ere behera
Debabarrenari dagokionez, berriz, Mutriku eremu gorritik irten egin da; Elgoibarrek eta Mendarok, berriz, eremu gorrian segitzen dute baina bi udalerri horietan ere beheranzko joera ari da ematen.
Hona hemen eskualdeko datuak, herriz herri:
- Eibar 40 291,18
- Elgoibar 21 441,94
- Mendaro 1 236,41
- Deba 5 421,79
- Mutriku 4 301,09
- Soraluze 1 528,43
- Debabarrena 72