Astelehenean, plazara

Ubane Madera Zangitu 2021ko ira. 3a, 12:10

Pentsiodunen mugimenduko kide bat kartelak ipintzen, atzo, eguena.

Oporretako etenaldiaren ostean, astelehenean atzera ere plazara bueltatuko dira pentsio publiko duinen aldeko protestak. Soraluzeko Pentsiodunen Mugimenduak 11:45ean egin du elkarretaratzea egiteko hitzordua, Plaza Berrian; euria bada, berriz, Plaza Zaharreko karpan.

Batek gobernatu, besteak gobernatu, pentsioak defendatu! aldarrikapenarekin, gogotsu ekingo diote ikasturte berriari pentsioen aldeko mugimenduek, baita Soraluzekoak ere.

Herrian, ekainaren 21ean egin zuten azken elkarretaratzea baina bertan iragarri zuten etenalditxoa besterik ez zela hura, irailean borrokan segitzeko gogotsu bueltatzeko asmoa zutela.

Bestelako mobilizazioak 

Soraluzeko Pentsiodunen Mugimenduaren ustez, Toledoko Ituna eta Elkarrizketa Sozialerako Mahaia ez dira euren aldarrikapenak betetzen ari.” Mobilizazioa da gure bermea. Adibidez, azaroaren 13an mobilizazio handia egingo da, Estatu mailan”, jakinarazi zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.