Langabezia gora

Ubane Madera Zangitu 2021ko ira. 3a, 10:05

Abuztuko datuen arabera, ia puntu bat handitu da Soraluzeko langabezia-tasa, %12,92tik %13,82ra. Kopurutan begiratuta, 242 langabe izatetik, 259 langabe izatera pasa da. Debabarrenera begiratuta, Eibarrek du bigarren langabezia-tasarik altuena, Soraluzekoa baino puntu bat txikiagoa, hala ere.

Mutrikun izan ezik, eskualdeko gainerako herri guztietan langabeziak gora egin du abuztuan. Hala ere, igoerarik handiena Soraluzen izan du. Era berean, Soraluzek segitzen du izaten eskualdeko langabezia tasarik altuena. Gainera, eten egin da martxotik hartuta zuen beherako joera.

Hona hemen datuak, herriz herri:

  • Deba     174       %6,53
  • Eibar     1.632   %12,81
  • Elgoibar  491    %8,88
  • Mendaro  87    %8,80
  • Mutriku    207   %7,78
  • Soraluze   259    %13,82
  • Debabarrena 2.850      %10,77

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.