17:05ak aldera abisatu du Atxuri kaleko bizilagunak larrialdi zerbitzuetara. Honelaxe kontatu du: “Denbora generaman senarra eta biok usain arraroa sumatzen, erretako esnearena, plastikoarena-edo. Gero ikusi dugu sukaldetik ke handia irteten zela. Bizilagunak ez zeuden. Ordu erdi lehenago-edo joan dira”.
Kalte txikiak
17:15ak aldera bertan zeuden suhiltzaileak eta ertzaintza. Etxeko leihotik sartu dira eta egiaztatu dute sute txikia zela, sukaldean sutan lagatako ontzi batek eragindakoa. 17:45erako bukatu dute aktuazioa. Ertzaintzak esandakoaren arabera kalte txikiak eragin ditu gertatutakoak. Bestalde, ez dute hustu behar izan ondoko zein goiko etxerik.