Joan den zapatuan atzeman zituzten positibo gehien, 6. Baina azken hiru egunotan ere beste 9 atzeman dituzte, 2 atzo, 4 herenegun eta 3 astelehenean. Abuztuaren 19tik, 16 positibo, guztira. Hori dela-eta, intzidentzia-tasa metatuak 600eko langa gainditu egin du dagoeneko.
Une honetan, Soraluzekoa da Debabarreneko bigarren intzidentzia-tasa metaturik altuena. Lehena Debak du, ia 1.000koa.
Elgoibarren behera
Osterantzean, Elgoibarren behera egin dute detektatutako positiboek, baina gainerako herrietan igo egin dira.
Hona hemen abuztuaren 19tik 26ra bitarteko datuak, herriz herri:
- Eibar 40 356,70
- Elgoibar 11 285,96
- Mendaro 2 141,84
- Deba 31 916,93
- Mutriku 19 564,55
- Soraluze 16 603,93
- Debabarrena 119