Gaur eguerdi inguruan, hogeitaka globo azaldu dira Elizburu-Etxaburueta kaletik behera. Kalean zebiltzan herritarren artean harridura zein katxondeoa eragin du, zer dela-eta horrenbeste globo bota dituen norbaitek. "San Bartolome delako izango da!", esan du elgoibartarren batek. "Bartoloren batek botako zituen!", erantzun du soraluzetarren batek. Haizeak zein autoen joan-etorriak Santa Ana kaleraino eraman ditu globook, umeen eskuetatik salbu geratu direnak, noski.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.