Soraluzen egindako eskulanak Zarautzen salgai

Ubane Madera Zangitu 2021ko abu. 22a, 09:17

Orratz eskulangilearen saltokia, Zarautzen.

Atzo eta gaur, artisautza azoka egiten ari dira Zarautzen eta salgaien artean, Soraluzen egindako eskulanak ere badira. Orratz markarekin, saltokia ipini du bertan Cristina Albisuak. Bestelako artisauek moduan, gaur, domeka, 10:30ean zabalduko du saltokia, 20:30ak arte.

Zarauzko Lege Zaharren plazan dago ipinita artisautza azoka, Nahia artisau elkartearen eskutik.

Soraluzeko artisaua pozik da lehen egunak emandakoarekin. Kontatu duenez, atzo, eguraldi ona egin arren, jende piloa ibili zen azokan. Gauzak horrela, gaur ere, gogotsu izango da mahaiaren atzean, tela koloretsuekin egindako artisautza-lanak eskaintzen.

Gainera, aurreratu du Debarroko artisauek irailerako badutela dagoeneko beste hitzordu bat, gutxienez. Besteak beste, irailaren 18an azoka izango da, Elorregin edo San Prudentzion, Sanpru Busak antolatuta.