Mankomunitateko dekapadora txandaka ibiltzen da eskualdeko herrietan garbiketak egiten eta hilabete honetan Soraluzeri tokatzen zaio.
Bestela egin ezin daitekeen garbiketa egiten du makina horrek, sakonagoa eta emaitza da espaloiak askoz ere zuriago ikusten direla, argazkiak erakusten duen moduan.
Iker Aldazabal alkateak esandakoaren arabera, ahalik eta gehien garbitzen ahaleginduko da. Esaterako, orain arte Zubi Nagusia, Santa Ana, Errekaldeko zubia, Galipota eta Etxaburueta inguruko espaloiak garbitzen ibili da.