Gora eta behera. Uda osoa horrelaxe ari dira COVID-19 koronabirusean atzemandako positiboak. Baina desagertu, ez dira desagertzen.
Soraluzen, adibidez, ia-ia 100eko intzidentzia-tasara iristear zegoela, joera aldatu eta atzera ere goranzkoa hartu dute azken egunotan.
Gorrirako bidean
Gaurko datuen arabera, 8 positibo detektatu dituzte azken zazpi egunotan eta intzidentzia-tasa metatua da 345,36, beraz, gorrirako bidean dago semaforoa.
Elgoibarren eta Deban ere aldatu egin da joera eta goranzkoa hartu du. Eibarren, berriz, nabarmen egin dute behera datuek, astebetean 93 positibo izatetik 31 izatera pasatu baitira.
Hona hemen abenduaren 12tik 18ra bitarteko datuak, herriz herri:
- Eibar 31 556,89
- Elgoibar 22 303,29
- Mendaro 1 141, 84
- Deba 19 678,53
- Mutriku 11 414
- Soraluze 8 345,36
- Debabarrena 92