Euskal Gaizkileak seriea ZuZeu Podcastek eta Bikoiztaile Euskaldunen Elkarteak elkarlanean ekoitzitako lana da. Saioa Beñat Hach Embarekek zuzentzen du eta kapitulu bakoitzean Euskal Herriko gaizkile doilorrenak ezagutzeko aukera eskaintzen da.
Orain arte seriearen barruan argitaratu dituzten 8 kapituluak entzungai daude ZuzeuPodcast webgunean (HEMEN). Laugarren kapitulua, 14 heriotzak izenekoa, berriz, HEMEN.
Joxe Larrañaga serial killer-a
Honela aurkezten du Euskal Gaizkileak serieak Joxe Larrañagaren krimenei buruzko kapitulua: "Gaur entzungo duzuna atal gordinenetakoa da, lehenik eta behin, hiltzailearen profila ezberdina delako. Atal guztietan izan dira hilketak, bai, baina bat edo bi, eta beti arrazoi zehatzen bat tarteko: dirua, maitasuna, boterea… Baina gaurko protagonista ezberdina da, psikologikoki erabat ezberdina, eta hona dakargun lehen serial killer-a dela esan genezake… 1801ean Joxe Larrañaga Juaristi izeneko haur bat jaio zen Mendaroko baserri batean. Inork ez zuen susmatzen orduan mundura etorri berri zen gisaseme hark 14 heriotza eragingo zituenik azken hatsa eman aurretik… Etzan. Itzaldu argiak. Igo bolumena, sakatu play… eta eutsi arnasari".