San Roke Txiki Eguna (2002-2003): zezenak, trikia eta umore ona

Egoitz Unamuno 2021ko abu. 17a, 10:18

San Roke Txiki Eguna egun berezia da plazentziatarrendako. Askorendako urteko jai egunik ederrena. Horregatik, egun horretan, plazentziatar asko herrira buelta ohi da kanpoko oporlekuetatik, soziedadean lagun artean bazkaldu edota kaleko giroaz gozatzera. Goizean eta arratsaldean, zezenak izan ohi dira eta egun guztian zehar txaranga, trikitilariak eta umore ona. 2003an, esaterako, 'abadearen koadrilak' baloi puzgarri handi bat atera zuen kalera eta eman zuen bai zer esana baloiak eta inguruan batu ziren jokalariek ere bai. Gora San Roke Txiki Eguna!!

Esan behar da San Roke Txiki Egunez ohitura dela zuriz janztea, bere zapi eta gerriko gorriarekin. Asko ez dira enteratu oraindik, baina hala da. Beraz, datorren urtean berriz jaiak ospatzeko aukerarik baldin bada, komeniko da baloarekin batera, traje zuriak eskuratzea. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.