San Roke Eguna (2002-2003): Tortila lehiaketa

Egoitz Unamuno 2021ko abu. 16a, 10:43

Aspaldiko urteetan, tortila lehiaketa izan da San Roke Eguneko ekitaldi nagusia. Ekintza parte hartzailea izaten da, sukaldariekin batera inguruan adin guztietako herritarrak batu ohi dituena. Lehiak ere (sanoak, noski) izan ohi du bere garrantzia, izan ere, irabazi edo sariren bat eskuratzeko zoria izanez gero, osteko degustazioan eta poteoan paparra puztuta ibiltzeko eskubidea eman ohi du. Zalantzarik barik, aurrekontu txikiarekin gozamen handia eragiten duen ekimen horietakoa da tortila lehiaketa. Argazkiak: 2002 eta 2003ko lehiaketetakoak dira.    

Ah, eta ezin aipatu barik laga historikoki izan den susmoa epaile, brigadako langile eta tortila garraio ibili izan diren beste herritarren arteko balizko trama antolatuaz. "Pepito haren laguna delako eman diote saria", "bere alderdikoa delako", "txikitoak ordaintzen dizkiolako"... Esames horiek izan dira lehiaketaren perexila, tortila lehiaketa mamitsua izango bada, sekula falta ezin dena. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.