Bihar, hainbat saltoki itxita

Ubane Madera Zangitu 2021ko abu. 16a, 09:21

Kalea hutsik.

Abuztuko jairik ere ospatu ez arren, bihar, martitzena, San Roke Txiki eguna da. Ondorioz, herriko hainbat saltoki bihar itxita izango dira, adibidez, Kooperatiba, belar-denda zein herriko harategiak.

Kooperatibari dagokionez, San Roke Txiki eguna jai-egun moduan dute sartuta egutegian, berdin Iñaki Etxabe harategian zein Belarrak belar-dendan ere. Aldiz, Marimar harategia itxita izango da abuztuaren 23ra arte, oporrengatik. Gogoan izan, Iñarra harategia ere oporretan dela. Beraz, bihar herriko harategi guztiak itxita izango dira. Eta berdin zapatuan, Etxabe harategian oporrak hartuko dituztelako.

Egunotan zabalik dauden herriko gainerako saltokiek (bi okindegiek, Agirre goxo dendak, farmaziek, Mustak, Fruteria todo el Dia saltokiak…) zein zerbitzuek (anbulatorioak, Udalak eta Udaltzaingoak), berriz, lanegun arrunta izango dute bihar.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.