Sei positibo

Erredakzioa 2021ko abu. 13a, 13:13

Gaur argitaratutako datuen arabera, azken zazpi egunotan sei soraluzetarrek positibo eman dute COVID-19 koronabirusa atzemateko probetan. Hala ere, intzidentzia-tasa metatua jaitsi egin da. Debabarrenean, Soraluzen eta Deban egin dute gora positiboek, gainerakoetan jaitsi egin dira.

Soraluzen, atzo positibo bat atzeman zuten eta herenegun, berriz, bi. Gainerako hirurak aste hasieran detektatu zituzten. 

Hala ere, herriko intzidentzia-tasa metatua jaitsi egin da aste hasierakoarekin konparatuz eta ia 200eraino ailegatu da.

Debabarrenari dagokionez, herri guztietako intzidentzia 800dik beherakoa da dagoeneko, hala ere, Soraluzen moduan, Deban ere gora egin du positibo kopuruak.

Hona hemen azken zazpi egunotako datuak, herriz herri:

  • Eibar  93     660,19
  • Elgoibar  13   782,56
  • Mendaro   2    520,09
  • Deba   19      660,19
  • Mutriku   14    583,36
  • Soraluze   6    201,31
  • Debabarrena 147