Istripua 19:25ean gertatu zela jakinarazi zuen Ertzaintzak, Mendiolan, bertako zubia baino lehen. Bertatik zihoan auto bati eztanda egin zion erruberak eta tailer baten kontra joan zen, Embalajes Luis Zugasti tailerraren atearen kontra, hain zuzen ere.
Kolpearen ondorioz, autoaren bi airbagak irten ziren eta haiek eragotzi zuten kolpea handiagoa izatea.
Andre-gizonak eta bi ume oso txiki zihoazen autoan. Udaltzaingoa, Ertzaintza eta anbulantzia bertaratu ziren. Baina, zorionez, familia bertan artatu besterik ez zuten egin behar izan.