13:40 inguruan gertatu zen erasoa, frontoiko etxebizitza batean. Udal langilea hango etxe batera joan zen lanera, baina konfunditu eta bertako txirrina jo beharrean, ondoko etxeko txirrina jo zuen.
Udaltzaingoak kontatutakoaren arabera, ondoko etxeko bizilaguna anaiaren zain zegoen, eta, hura zelakoan, atea parez pare zabaldu zuen, txakurra irten egin zen eta pertsona ezezagun bat ikustean, eraso egin zion hari.
Salaketa jarrita
Xehetasunen arabera, besteak beste, 7-8 zentimetro inguruko zauria eragin zion besoan udal langileari. Udaltzaingoa, ertzaintza eta anbulantzia bertaratu ziren eta zauritua ospitalera eraman zuten. Hark, berriz, salaketa jarri du.
Hori horrela, orain, legeak ezartzen duen prozedura aplikatu eta txakurra, American Staffordshire arrazakoa, albaitariarengana eramango dute gaur bertan. Hark aztertuko du zeintzuk diren animaliaren espedientea eta aurrekariak eta horien arabera erabakiko dute zein izango den txakurrarekin segitu beharreko prozedura.