Azken egunotako datuen arabera, COVID-19 koronabirusean positibo eman duten bost soraluzetar atzeman dituzte, atzo, astelehena azkena. Hala ere, Debabarrenean, intzidentzia-tasa metaturik baxuena izaten segitzen du. Hori bai, Debabarreneko gainerako herrietan beheranzko joerarekin segitzen dute.
Nahiz eta orain Soraluzek izan Debabarreneko intzidentzia-tasa metaturik baxuena, positiboek goranzko joera hartu duten herri bakarra ere bada.
Eskualdeko gainerako herrietan azken egunotako beheranzko joerari eutsi egiten diote eta dagoeneko udalerri guztien intzidentzia-tasa 1.000tik beherakoa da.
Hona hemen azken zazpi egunotako datuak, herriz herri: