Ana Bello madrildarraren piano doinuak entzun ziren atzo arratsaldean San Andresen. Ordubete inguruko emanaldia izan zen; soila, pianistak bozgorailurik barik, oinutsik eta ohial baten gainean eskaini baitzuen errezitaldia; eta, leuna, Chopin, Beethoven eta beste klasiko handien piezak pianoz interpretatzerakoan horixe transmititzen baitu, leuntasuna. Arbolapetik (eta soziedadeko palkotik), hogeita hamarren bat entzulek jarraitu zuten saioa.
2021 abu 06 Kultura
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.