Piknik gunea egokitzeko lursaila gertu

Ubane Madera Zangitu 2021ko abu. 7a, 09:01

Boluntarioak piknik gunea garbitzen. Argazkia: Soraluzeko Udala.

Aste honetan, Karakaten, piknik gunea egokitzeko lursaila garbitzen ibili da boluntario talde bat. Udalak jakinarazi duenez, garbiketa lanak egiteaz batera, pic-nic mahaiak ipintzeko sei gune ere egokitu dituzte, lurra lautuz.

Karakateko antenaren azpiko aldean egin dituzte garbiketa-lanak, hantxe egokituko baitute piknik gunea. Garoz, otaz eta sasiz garbitu dute inguru hura guztia eta sei mahai ipintzeko lurra lautu dute. 

Mahaiak egunotan

Udalak jakinarazi duenez, datozen egunotan ipiniko dituzte mahaiak, “herritarrek mendi gaineko ibilbidea egin ondoren aisialdi eta atseden gune berri bat izan dezaten”. Urkia-Zelaiko iturri parean dagoenaren moduko mahaiak ipiniko dituzte.